Modu birtualean gertatzen den indarkeria, teknologia berriak kaltea edo nagusitasuna eragiteko bide erabiliz. Emakumeen aukako ziberrindarkeria bikotekideek, bikotekide ohiek, pertsona ezagunek edo pertsona ezezagunek erabil dezakete, eta agertzeko zenbait modu nagusi dauka:
Gehiago irakurri
- Ziberkontrola. Emakume jakin batek egiten dituen jarduerak, kokapena, bere adiskideak, eta partekatzen dituen iruzkinak eta argazkiak etengabe zelatatzean datza. Ziberkontrola bikotekideak egiten duenean, gerta daiteke biktimari azalpenak eskatzea iruzkinei, argazkiei edo adiskideei buruz, edo posta elektronikoaren pasahitza eskatzea (konfiantzazko ekintza baten aitzaki pean), edo sare sozialak erabiltzea eta bertan adiskidetasun jakin batzuk izatea debekatzea.
- Ziberjazarpena. Sare sozialetan adiskide izateko eskaerak, argazkiak igortzeko eskaerak edo mezuak bidaliz, emakume jakin bat behin eta berriz kontaktatzeko ahaleginetan datza. Biktimak nahi ez duen kontaktua da eta desatsegina gertatzen da. Batzuetan, mehatxuak, txantajeak edo jendaurreko umilazioak dakartza.
- Zibermisoginia. Orokortzearen bidez, emakumeen aurkako gorrotoa zabaldu nahi duen irain birtualizatua.
- Ziberindarkeria sinbolikoa. Eduki birtualen bidez emakumeak sexu objektu irudikatzea.
Igo