CAS | EUS
A B C D E F G H I J K L M N Ñ O P Q R S T U V W X Y Z
Aurkitutako hitzak: 4
Ss

Sexualitatea

Mentxu Abril

Sexualitatea pertsonen alderdi bat da eta zenbait ezaugarri, gaitasun eta funtzio biltzen ditu, hala nola gorputz sexuduna, sexu erantzuna (desira, kitzikapena, orgasmoa eta amaiera), sexu identitatea, sexu joera, genero identitatea, plazera edo erotismoa. Sexualitatea harreman sozial eta afektiboei, osasunari, autokontzeptuari eta buruestimuari lotuta dago, eta horiei eragin egiten die. Jokabideen, pentsamenduen, desiren, fantasien, balioen, sinesmenen eta pertsona barruko eta pertsonen arteko harremanen bidez sortu, bizi eta adierazten da. Sexualitatearen garapenean, alderdi biopsikosozialek, ekonomikoek, historikoek, politikoek, osasunekoek, kulturalek, etikoek, erlijiosoek eta espiritualek eragiten dute, eta era berean, sexualitateak arestiko guztiei eragiten die. Beraz, ikasia da, gure berezko sexu gaitasunetik abiatuta, eta banakako mailan zein gizarte eta eboluzio mailan eraiki da. Sexualitate bakoitza bakarra da eta bizi osoan zehar dago presente.  Gehiago irakurri