Indarkeriaren adierazpen ez fisikoa da, baina ezinbestekoa da buru antolamenduarentzat eta, hedaduraz, gizarte antolakuntzarentzat; horren bidez, iruditegi kolektiboa "antolatu" da, gizarte ordena nagusia ulertu, zuritu, bidezkotzat jo eta bermatzeko. Horretarako, baliabide guztiak, kultura ekoizpenak eta orotariko erakundeak erabili ditu, erlijiosoak barne, eta haiei esker desberdintasuna "natural" bihurtu du.
Gehiago irakurri
Gure iruditegi kolektiboa praktika sinbolikoen bidez eratu da: egiazko irudikapen (adierazpen) praktikoak dauzkate, aldi berean, iruditegia berrelikatzen dutenak; horrela eratu duten gurpil zoroa hausten zaila da. Ohiturak, kode moralak eta genero portaera egokien adierazpen dikotomikoak eta "bakarrak" sortu ditu; horietan guztietan, maskulinoa bereizgarria/baliogarria/menderatzailea da beti, eta femeninoa,aldiz, berariazkoa/gutxietsia/ahula. Diskriminazio sexistari naturaltasun kutsua eman dio hala.
Indarkeria sinbolikoa produzitzeko eta erreproduzitzeko bideak kultura arlo guztietan daude. Eredu soziokulturalean dagoen continuum-ak eratu duen praktika erreal eta sinbolikoen sistemak gizonen nagusitasunari eutsi eta iraunarazi dio, eta emakumeen aurkako menderakuntza, indarkeria eta kontrola legitimatu ditu.
Indarkeria sinbolikoa izendatu gabekoa da, beso eta hanka zehatzik behar ez duena, baina ezinbestekoa da sexismoa transmititu, onartu eta barneratzeko.
Igo