Dildoa jostailu erotikoa da, sarketa baginalerako edo analerako diseinatua. Baginaren edo uzkiaren sarketa bakunerako edo bien aldibereko sarketarako egokituta egon daiteke. Pertsona bik batera erabiltzeko diseinatutako dildoak ere badira, estimulazio baginala zein anala uztartuz. Dildo horietan, mutur biek balio dute sarketarako, eta zuzenak edo makurrak izan daitezke, zuzenduta dauden anatomiaren arabera eta hartu nahi diren jarreren arabera. Beste aldagai bat arnesetan jartzeko diseinatutako dildoak dira; haien bidez, emakume batek beste pertsona bati sar diezaioke, baginatik edo uzkitik. Dardara eraman dezakete edo ez, eta eramanez gero, atera daitekeen bala edo motor txiki baten bidez izaten da, eta bibragailuak baino indar txikiagoa izaten du. Asko G puntua eta P puntua estimulatzeko bereziki diseinatuta daude. Gehiago irakurri