Banakako eta taldeko jabekuntza estrategia feminista da, indarkeria sexista zalantzan jarri eta hari aurre egiteko ez ezik, hura emakumeen ikuspuntutik birdefinitzeko ere bai. Bizi jarrera da ‑“hemen nago eta egoteko eskubidea daukat”‑, eraso fisikoaren aurreko erantzuna (konpontzen errazena), eta, batez ere, emakume bakoitzaren bizitzako lurralderik berezkoenaz ‑gorputzaz eta eskubideez‑ jabetzeko erantzuna.
Gehiago irakurri
Ahultasun estereotipoak apurtzeko estrategiak eta baliabideak bilatzen ditu Autodefentsak, eta autonomiarako eta norberaren desira erabiltzeko eskubidean kokatu du defentsa. Haren bitartez, sistemak gutako bakoitzarengan dituen ondorio kaltegarriak antzematen ditugu, lehen pertsonan, bereizkeria borrokatzeko estrategia eraginkorrak eskuratu eta planifikatu ahal izateko; estrategia horiek taldekoak bihurtzen ditugu eta gizarte maila guztietatik egiten diogu aurre desberdintasunari. Autodefentsak eragilea izatea dakar, eta jarduteko hartzen dugun posizioa boterearen sinonimoa da.
Estrategiez eta baliabideez zenbat eta gehiago pentsatu, orduan eta seguruago sentituko gara, eta, beraz, gure eskubideak erabiltzeko askeago. Ez dugu ahaztu behar, ordea, giza eskubideak izatea ez dela mugatzen norberak haiek izatea ala ez izatea erabakitzera; nazioarteko zuzenbideari dagokion auzia da, eta estatuek zein erakundeek haiek babestu eta bermatzeko betebeharra eta erantzukizuna dauzkate. Hortaz, Autodefentsa Feminista ez da indarkeria erauzteko irtenbidea, baina bai hori lortzeko estrategia bat.
Igo