CAS | EUS
A B C D E F G H I J K L M N Ñ O P Q R S T U V W X Y Z

Glosarioari buruz

Glosategi honek dakartzan terminoetako batzuk teoria feministarenak dira, eta beste batzuk ez, baina genero ikuspegitik definitu ditugu. Glosategiaren bidez, egun sartuta dauden terminoen eta aurrerago sartuko ditugunen zeinuak Zeinu Mintzairan (ZM) nolakoak diren ikas dezakezue. Batzuetan ez da zeinu ofizialik egon; beraz, proiektu honetarako sortu duguna proposatuko dizuegu.

Gainera, tresna honen bidez, ezagutza feminista eskura izango duzue, bai euskaraz bai gaztelaniaz, hainbat esparrutan aditu eta ekintzaile direnen eskutik.

Talde feministei: zuen ekintzak barneratzaileagoak izatea bultzatuko duzue? Gorren komunitateari: zuen eguneroko eginkizunetan genero ikuspegia txertatzera animatuko zarete?

 

Azken hitzak

· Ziberrindarkeriak

· Bizitzaren jasangarritasuna

· Transexualitatea despatologizatzea

· Transexualitatea

· Sexualitatea