CAS | EUS
A B C D E F G H I J K L M N Ñ O P Q R S T U V W X Y Z
Aurkitutako hitzak: 4
Ss

Sexu izua

Emakumeengan eraikitako beldurra da, geure burua izaki ahul eta babesgabe sentiarazi diguna, jarduteko edo indarkeriari aurre egiteko gaitasunik gabe. Sexu izuak sortu dituen horma sinbolikoek euren eskubideak erabiltzea eta izatea galarazi diete emakumeei. Mehatxu zehaztu gabea baina benetakoa da, eta kontrol onargarria ahalbidetzen du, ustezko babes batean oinarrituta, ‘zerbait’ gerta dakigukeelako bizitzan bakarrik ibiltzea erabakiz gero, behar adina ‘kontuz’ ez bagabiltza. Horrek dakartzan uko egiteen ondorioz, ‘apartheid ezkutua’-z hitz egin genezake, emakumeei ukatu zaizkien esparruak eta egoerak baitaude. ‘Babestuta’ sentitzeko itxaropen bakarra gure printze urdina edo, horrelakorik ezean, gizon bat da.  Gehiago irakurri