CAS | EUS
A B C D E F G H I J K L M N Ñ O P Q R S T U V W X Y Z
Aurkitutako hitzak: 14
Gg

Genero premia praktikoak eta genero interes estrategikoak

Edurne Bengoetxea Sorozabal

Hasiera batean genero interesak kontzeptua Maxine Molyneuxek (1985) garatu zuen, eta honela definitu zuen: “Emakumeek ‑edo gizonek ere bai‑ euren gizarte kokapenagatik gara ditzaketen interesak, euren genero ezaugarrien arabera. Estrategikoak edo praktikoak izan daitezke: bakoitza bere modura sortzen da eta bere ondorioak dakarzkio emakumeen subjektibotasunari. Genero premia praktikoak sozialki esleitutako rolen baitan emakumeek dituzten premiak dira, funtsean gertuko familiari eta tokiko komunitateari begira, aurrez ezarritako zenbait zama eta betebehar sozialen arduradunak diren aldetik. Interes estrategikoak ez datoz emakumeek euren betebehar tradizionalak betetzeko egindako ahaleginen ondorioz, baizik eta euren kontzientzia hartzetik, gizonen nagusitasun eta pribilegioko egiturak gizarte ezarpenak direla eta, beraz, alda daitezkeela gero eta argiago jabetu baitira”. Caroline Moserrek[1] eta Kate Youngek[2] giza garapeneko prozesuen plangintzara eroan dute kontzeptualizazio hori, eta genero premia praktikoak eta genero interes estrategikoak esan diete.  Gehiago irakurri