CAS | EUS
A B C D E F G H I J K L M N Ñ O P Q R S T U V W X Y Z
Aurkitutako hitzak: 14
Gg

Genero azterketa

Natalia Navarro, Alternatives Genero eta Garapen Aholkularitza

Generoa, teoria bat eta azterketa esparru bat den aldetik, ez da eraikuntza monolitiko bat. Askotariko ikuspegiak daude, eta, beraz, askotariko enfasiak. Genero analisia erabiltzen duten guztien helburua ez da gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak ekitaterantz eraldatzea. Garapenean, askotan, emakumeen eta genero ikuspegiaren erabilera instrumentala egiten da: arreta jartzen da emakumeek garapenari egiten dioten ekarpenean, eta ez emakumeek garapenaz espero duten horretan. Halere, emakumeak eskubideen subjektutzat hartzen direnean eta azken helburua genero ekitatea denean, ulertzen dugu genero ikuspegitik gizonen eta emakumeen arteko genero harremanak eta emakumeei eragiten dieten desberdintasunak eraldatzea bilatzen dela, eta horrek guztiak zentzu politiko bat duela. Gehiago irakurri