CAS | EUS
A B C D E F G H I J K L M N Ñ O P Q R S T U V W X Y Z
Aurkitutako hitzak: 3
Ff

Feminismo islamikoa

Asma Lamrabet, Yaratullah Monturiolen bidez

Feminismo islamikoa feminismoa da mundu osoan ezagutzen dugun bezala, emakumeentzako askatasuna, emantzipazioa eta duintasuna aldarrikatzen dituzten printzipio unibertsalak dauzkalarik. Islamikoa da, gure kulturan islamak irakasten duen mezu espiritualari buruz dauden printzipio batzuk dauzkalako. Feminismoa eta islama bateratzeari buruzko galderari ‑islama emakumeak baztertzen dituen erlijio gisa ikusita dagoela kontuan hartuta‑, erantzun behar zaio erlijioaz hitz egiten dugunean, sistemaz, ideologia erlijiosoaz eta erakunde erlijioso batez ari garela, baina baita erlijio guztien baitan dagoen mezu espiritualaz ere. Emakumeen bereizkeria erakunde erlijiosoek eta sistema erlijiosoek ekarri dute, ez mezuak. Mezu espiritual horretatik abiatuta eskubideak aldarrikatu nahi ditugu guk, baita erakunde erlijiosoen aurka borrokatu ere, eurek egin baitute mezu espiritualaren irakurketa patriarkala. Gehiago irakurri