CAS | EUS
A B C D E F G H I J K L M N Ñ O P Q R S T U V W X Y Z
Aurkitutako hitzak: 5
Ee

Emakumeen rol hirukoitza

Edurne Bengoetxea Sorozabal

Sexu-genero sistemaren eta generoak baldintzatutako lan banaketaren ondorioz, txirotutako emakumeek hiru rol betetzen dituzte aldi berean: ekoizpenekoa, erreprodukziokoa eta komunitarioa, giza garapenaren testuinguruan emakumeen rol hirukoitza deritzona (De la Cruz, 1998). Ekoizpen rola familiarentzat diru sarrerak sortzen dituzten jarduerei dagokie, eta ordaindutako edo ordaindu gabeko lanak izan daitezke. Bestalde, erreprodukzio rola familiaren baliabideak handitzen dituzten etxeko jarduerei dagokie; besteak beste, haurrak haztea eta familia barruan pertsonak zaintzea, otorduak prestatzea, garbitzea, lurra lantzea, ura batzea, eta abar. Lantzat jotzen ez diren jarduerak direnez gero, ez dira ekonomikoki eta sozialki baloratzen. Azkenik, komunitate rola edo komunitatearen kudeaketa komunitate baliabideak lortzeari eta banatzeari dagokie, hala nola guztien kontsumorako sargaiak lortzea eta banatzea ‑ura, osasun zerbitzuak, azpiegituren garbiketa‑); komunitate batzordeak ere osatzen dituzte, baina, emakumeen kasuan, eraginik eta erabakimenik gabe. Rol bakar bati heldu eta gainontzekoak alde batera uzten dituen edozein proiektuk hiru rolak betetzeko oreka prekarioa kaltetzeko arriskua dakar; ondorioz, emakumeei jarduera zama handiagoa eragin dakieke, eta garapen prozesuetara batzeko aukera oztopa daiteke. Gehiago irakurri