Heteropatriarkatu arauemaileak –indarrean dagoen binarismoaren barruan‑ gorputz fisikoaren arabera ezarritako generoa eta genero psikologikoa bat ez datozkien pertsonek bizi duten errealitatea da transexualitatea.
Gehiago irakurri
Hala, emakume transexualari dagokionez, bere burua emakumetzat du baina, hasiera batean behintzat, zientzia medikoak gizonari dagokiola erabaki duen gorputz fisikoa ‑lehen mailako sexu ezaugarriak‑ dauka. Alegia: zakila eta barrabilak dauzkan gorputza. Bestalde, gizon transexualari dagokionez, bere burua gizontzat du baina, hasiera batean behintzat, zientzia medikoak emakumeari dagokiola erabaki duen gorputz fisikoa ‑lehen mailako sexu ezaugarriak‑ dauka. Alegia, bere gorputzak ugatzak, bagina, umetokia, etab. dauzka.
Garrantzitsua da esatea transexualitatea ‘genero identitatearen nahasmendua’-ren diagnostiko psikiatriko ororen aurrekoa dela, jatorrizko itxura edo gorputz funtzioa autopertzibitutako genero identitatera egokitzeko alda dezakeen tratamendu medikoa ‑endokrinoa edota kirurgikoa‑ egin zein ez.
Igo