Zer adierazten duten genero-rolek, bada, sexu biologiko jakin batekin jaio izanaren ondorioz, hots, gizon edo emakume jaio izanaren ondorioz zer-nolako jarrerak, izaerak eta ekinak espero diren pertsonengandik.
Gehiago irakurri
Generoaren kategoria orokorra erabiltzen da pertsonak sailkatzeko. Era guztietako gizarteetan erabiltzen da eta, hala, pertsonei jarrera ezberdinak egokitzen zaizkie, beren sexu biologikoaren arabera, jaiotzatik bertatik. Are gehiago, jaio aurretik ere hasten dira halako jarrerak ezberdintzen, gurasoek izaki berriaren sexua ezagutu bezain pronto eratzen baitituzte hari buruzko espektatibak.
Ugaltzeko gaitasunak berak ezartzen dizkie rol jakin batzuk emakumeei: erditzeko gaitasuna baitaukate, ondorioztatzen da emakumeak ezaugarri jakin batzuen jabe direla, hots, femeninoak, amatiarrak eta zaintzaileak direla eta pribatuari emanda daudela. Kontrakarrean, maskulinotzat jotzen de rola dago: aktiboagoa, indartsuagoa eta bortitzagoa omen dena.
Gaur egungo gizartean gizon-emakumeok jarrera jakin batzuk ditugu eta, azken hamarraldietan aldaketa sozial garrantzitsuak gertatu diren arren, oraindik ere jarrera eta izaera ezberdinduak esleitzen ditugu sexuaren arabera; hori guztia zergatik gertatzen den ulertu nahi badugu, “genero-rolen” kontzeptua ezinbestekoa zaigu. Emakumeak esparru publikora sartu dira, bai, hala ere, nagusiki haiek jarraitzen dute pertsonak zaintzen eta askotariko etxeko lanak egiten. Errealitate horren oinarrian zer dagoen, bada genero-rolak betetzen direla. Emakumeak baketsuak direla, oroz gain maitasuna eta emozioak bilatzen dituztela, beren sexu-grina ahula dela eta boterea ez zaiela interesatzen: sinesmen horien guztien iturrian eraikuntza sozial bat dago, eta horrexen arabera ezartzen da zer den, ustez, “emakume” bat.
Historian, emakumeak diskriminatu egin dituzte emakume izateagatik, ezberdin tratatu dituzte, eta baztertu, eredu kultural eta sozial nagusi batzuen ondorioz, hots, genero-rolen ondorioz.
Igo