CAS | EUS
A B C D E F G H I J K L M N Ñ O P Q R S T U V W X Y Z
Aurkitutako hitzak: 5
Ee
Egoneko bizitza Ekofeminismoa
Emakumeen aurkako indarkeria patriarkala edo indarkeria sexista
Emakumeen Giza Eskubideak Emakumeen rol hirukoitza

Emakumeen aurkako indarkeria patriarkala edo indarkeria sexista

Emakumeak izateagatik emakumeen aurka erabiltzen den indarkeria da. Indarkeria horren xedea emakumeen portaerak, bizitza, sexualitatea eta gorputzak menderatzea eta kontrolatzea da, orokorrean haiek botere eta erabakimen esparruetatik kanpo utzi dituen antolakuntza soziopolitikoa bermatzeko. Indarkeria hori desberdintasunaren adierazpena da, eta era berean, desberdintasun horren jarraipena bermatu duen tresna da. Hiru eremuren bidez eraiki da: indarkeria sinbolikoa, aurreiritziak eta ideologia sortu dituena; egiturazko indarkeria, bereizkeria bermatu duten erakunde guztiekin; eta indarkeria materiala, zuzeneko indarkeriaren adierazpen guztietan. Gehiago irakurri